CIFP NICOLAS LARBURU LHII

BERRIAK:

 

 

IDAZKARITZA

 HITZORDUA ESKATU

 

Argazki lehiaketa: Ikastetxean Berdintasunaren aldeko apustua!

2020-11-10

Ikastetxeko ziklo formatibo ezberdinetan sexismoari aurre egiten dieten jarrerak erakutsi. Argazkiak ikastetxeko egutegian argitaratuko dira eta irabazleak 100€ bonoa izango du zentruarekin lan egiten duten enpresen artean erabiltzeko.

Lanak azaroaren 25 aurretik bidali behar dira ondorengo e-postara: plandeigualdad@nlarburu.com .Argazkiak horizontalak izan behar dira (16/9) eta 240ppp ko bereizmena izan behar dute gutxienez.

Animatu parte hartzera!

Praktikak osasun neurri guztiekin

2020-10-23

Aho eta Hortzen Higienea goi mailako zikloko ikasleak praktika klinikoak egiten ari dira Nicolás Larburu institutuko hortz kabineteetan.  COVID-19 birusaren kutsatzeak sahiesteko, "Haginlarien Kontseilu Orokorra" elkarteak aholkatzen dituen garbiketa, desinfekzio eta esterilizazio protokoloak jarraituz egiten dituzte praktikak. 

Formakuntza ziklo berria: GENERO BERDINTASUNAREN SUSTAPENA

2020-05-27

Gure ikastetxeak GENERO BERDINTASUNAREN SUSTAPENA Goi-Mailako Formakuntza Zikloa eskainiko du hurrengo 2020/21 ikasturtean.

Euskal Herri osoan ziklo hau eskainiko duen lehenengo ikastetxea izango gara. Goi-Mailako Ziklo hau eskaraz eta arratsaldeko txandan eskainiko da.

Anima zaitez eta lehenengo promozioaren parte izan zaitez. Titulu ofizial honek arlo publikoan zein pribatuan lan egiteko prestatuko zaitu, genero-berdintasunaren arloko zerbitzuak egitearen sektorean: elkarteetan, fundazioetan, erakundeetan, sindikatuetan, enpresetan, aholkularitzetan, udal-zerbitzuetan, berdintasuneko organismoetan eta gizarte-zentroetan.

ARIko ikasleak Inser Robotican

2020-03-3

Joan den otsailean Automatizazio eta Robotika Industrialaren goizeko 1. kurtsoko ikasleria Mungiako Inser Robotica enpresaren instalazioetara gerturatu zen. Inser Roboticak, 1973an lehen robot industriala integratu zuenak, eurek garatutako produktuak izateaz gain, “llave en mano” delakoaren prozedurak jorratzen dituzte produktu sorta zabal baten produkzio-linea osoa automatizatzeko, batez ere elikadura eremuan. Teknologia aurreratuenak erabiliz, erabat automatizatzen dituzte  packagingerako prozesuak, kaxak eratzeko eta betetzeko makinak, intralogistikako zereginak egiten dituzten ibilgailu autonomoak, paletetan jartzeko zereginetarako robot industrialak, pickinga eta adimen artifizialeko ekipamenduen bidez.

Eraikuntza Proiektuetako ikasleak Pando kiroldegian

2020-01-31

Eraikuntza Proiektuetako 2. mailako ikasleok Pando kiroldegian izan ginen. Bisitaldian zehar zehatz-mehatz erakutsi zizkiguten eraikineko instalazio guztiak eta haien eraikuntza-irtenbideak. Eraginkortasun energetikoaren adibide argia.