Ikaskuntza Bitartekaritza Zerbitzua

  Bizialdi osoko ikaskuntzako bitartekaritza zerbitzua Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak sustatu du, herritarrek garapen pertsonala zein profesionala izateko beharrezko duten prestakuntza-ibilbiderako orientabideak ematen laguntzeko.

Bizitzako aldi guztietan ikasten da, eta ez bakarrik ekintza formalizatuen bidez, ikaste-prozesua bizitza osora zabaltzen da eta iraunkorra da.Horregatik, ikaskuntzako bitartekaritza zerbitzuak eskuragarri dauden era guztietako ikaskuntzei buruzko informazioa emango du:

·         Ikaskuntza formala: Arauturik dauden eta egiaztagiri ofizial bat ematen duten ikasketak: DBH, Lanbide Heziketa, unibertsitate ikasketak, ikasketa artistikoak, hizkuntza-eskola ofizialak…

·         Ikaskuntza ez-formala: Lan-munduan txertatzeko edo lanpostuari hobeto egokitzeko ikaskuntza: lanerakoa edo etengabekoa.

·         Ikaskuntza informala: Aisialdian edo ongizate pertsonala lortzeko egin ohi dugun ikaskuntza askotarikoa: Kirola, esku-lanak, terapiak, informazio-jarduerak…

 

ESKAINIKO DITUEN ZERBITZUAK

Informazioa eta aholkularitza, ikaskuntza-ibilbidea prestatzeko.

Ikaskuntza-aukerei buruzko orientabideak eman, pertsonaren baldintza, behar eta interesak aintzat hartuta.

Titulu akademikoei eta profesionaltasun ziurtagiriei buruzko informazioa eman.

Ikaskuntza formalari eta ez-formalari buruzko zalantzak argitu.

Ezagutzaren edozein esparrurekin lotutako ikaskuntzari buruz herrian dauden aukera guztien gaineko informazioa eman.

 

NORENTZAT

Bitartekaritza zerbitzua publikoa eta doakoa da. Interesdunei orientazioa eskaintzea du helburu, duten adina eta egoera soziolaborala dutela, norberaren interesekin eta gaitasunekin bat datozen ibilbide pertsonal eta profesionalak osatzen laguntzeko.

 

GUREKIN HARREMANETAN JARTZEKO:

Bitartekaria: Ana Isabel Pascual

·         Helbidea: NICOLÁS LARBURU LHII. Aldapa kalea, 3 48901 Barakaldo

·         Telefonoa: 944 189 326 / 944 180 266 (luzapena  118)

·         Posta elektronikoa: bitartekaritza-mediacion@nlarburu.com

·         Ordutegia: Astelehena eta Asteazkena 9:00 – 14:00

·         web:  http://hiru.com/hiruikasgida